Txingudi BHI ikastetxean, Europa Elkarteak bultzatutako Comenius proiektuan parte hartzen ari gara duela urte batzuk.
Ikastetxeko proiektu bat da. Beraz bertan inplikatuta gauden estamentu guztien lana da: zuzendaritza, irakasle, ikasle eta guraso.
Helburu nagusia gure ikastetxea Europako beste herri batzuetako ikastetxeekin elkarlanean aritzea da, gure kultura eta besteena ezagutu eta ezagutarazteko. Aldi berean atzerriko hizkuntzak eta teknologia berrien erabilpena beste ikasleekin komunikatzeko bide bezala sendotzea.